DIMENTSIO ESPIRITUALA ETA INTEGRATZAILEA

Dimentsio hori eremu transpertsonalarekiko edo sakratuarekiko lotura berreskuratzeko asmoan agertu zen. Horretarako, gogoa, edo kontzientzia, eguneroko ekintza bakoitzean integratzen saiatu ginen bizitzaren berezko atal gisa, une batzuetan lortu genuen zerbait, muga mentalak zeharkatu ahal izan genituen neurrian. Horregatik, hasiera-hasieratik, funtsezkoa izan zen kontzientzia piztearekiko eta barne-eraldaketarekiko konpromisoa hartzea.

Era berean, gure talde-ibilbidearen lehen fasean, gure tradizioko errituak berreskuratu eta horietan parte hartzeaz gain, kultura indigena askok bizirik mantendu dituzten hainbat motatako zeremonia xamanikoetan parte hartu genuen: ikuspen-bilaketak (vision quest), su-erritualak, erritu xamanikoak, pipa zeremoniak, medizina zeremoniak eta temaskalak, besteak beste.

Azken batean, espiritualtasun sozial gisako zerbait praktikatu genuen, non eraldaketa pertsonalen prozesuen asmoa izan zen osatze kolektiboari ekarpena egin ahal izatea. Eta, bihotz bulkada garatzen joan zen heinean, itzala ere agertu zen: berekoikeria, borroka… Gakoa prozesuan azaleratzen zen guztia barneratzea izan zen. Egia esan, etengabeko erronka izan zen helburuari eustea nork bere buruaren alderdi hauskorrenen erantzukizuna bere gain hartuz; izan ere, alderdi horiek begiratzen eta artatzen ez badira, arrastaka eramaten gaituzte eta bidetik urruntzen gaituzte.

Jardunbide egokiak

 

Hazkunde eta garapen espirituala

Zailtasunak gainditu eta gatazka-egoerak integratzen ari ginen neurrian, handiagoa den zerbaiti zerbitzatzeko asmoari eusten genion. Memoriak eta bizirauteko izan ditugun baldintzak prozesatzeari esker, bakoitzarengan funtsezkoa dena berreskuratu ahal izan genuen, eta geure buruaren bertsio altuagoa esperimentatu genuen.

Bizikidetzaren marruskadurak ahaleginean sustraitzeko materiala eman zigun, gatazka aprobetxatuz norberaren bertsio altuago baterantz eraldatzeko. Hori lantzeko modua gatazka hazteko aukeratzat hartuz izan zen.Gatazkatik ihes egin ordez, nabaritu egin behar zen aldaketa horretarako zekarkeen guztia esploratzeko eta erabiltzeko.

 

Bizikidetza eta gatazkak konpontzea

Bizikidetza hazkunde pertsonalaren eragile eta plataforma izan zen, besteak islatzen zizkigun edukiak lantzeko aukera eman baitzigun. Ildo horretan, Ireneren bideratze lana eta laguntza pertsonalizatua ezinbestekoa izan zen esparru kolektibo horretan sortzen ziren gatazkak konpontzeko.

Komunitateak barne-gatazka lantzeko aukera eskaini du zeina bestearekin eta inguruarekin dugun harremanean proiektatzeko joera dugun. Ikasi dugu bestea dela geure buruari begiratzeko ispilua, a priori ezkutuan daudelako geure baitan ikusten ez ditugun alderdiak integratzeko bidea. Proiekzio hori jasotzeak, lotura bat mantentzeak eta alderdi horiekin erlazionatzeak espazio bat sortzen du, eta hortik besteari  onarpen handiagoarekin begira diezaiokegu,azken batean, geure burua gehiago onartzearen isla dena. Prozesu jarraiko eta etengabe hau izan zen komunitate esperientzia igarotzeko euskarria ahalbidetu zuena.

Bestearengandik urrundu eta komunitatea hautsi zezaketen arrazoiei aurre egitea hazkunderako eta harremanen garapenerako bizigarri bihurtu zen.

 

Barne-esentziaren adierazpena

Gure arbasoengandik jasotako erritualak, Irene Goikoleak emanak, ibilgailu bikain bihurtu ziren, hitzetan jartzen errazak ez ziren eta arimaren adierazpena bultzatzen zuten sentimenduak eta ideiak artikulatzeko.

Itzalaren lana

Aurrekoaren harira, oso garrantzitsua izan zen gure bizitzak maneiatzen zituzten eta gure asmorik onenak zapuzten zituzten eduki baztertuen gaineko kontzientzia hartzea eta begiradari eustea. Irenek bultzatutako itzal-lan hori benetako zutabea izan zen giza taldearen iraunkortasunean.

Espazioak

Harrizko zirkulua

Aire zabaleko espazio zirkularrak, hala nola harrizko zirkulua, suaren zirkuluak edo naturako espazioak benetako zeremonia eta erritualen eszenatoki izan ziren, gure tradizioaren balioak, baztertuak eta, batzuk, ahaztuak, lantzea eta berreskuratzea ahalbidetu zutenak.

Circulo de piedra

Temazkala

Temazkala (sauna naturala) tradizio indigena mesoamerikarrari dagokion praktika espirituala da, introspekzioa, gorputzaren, gogoaren eta arimaren garbitasuna eta Ama Lurrarekiko lotura bilatzen dituena.

 

Tipia

Suarekin elkartzeko lekua, hitzaren adierazpena bihotzarekin lotzen laguntzen duena. Ipar Amerikako kultura indigenako denda konikoa da.

 

Labirintoa

Barruko bidezidorraren ibilbidea eta bide pertsonalaren bilaketa sinbolizatzen ditu. Amalurrako labirintoak Chartresko katedral gotikoaren diseinua irudikatzen du.

 

 

Birjinaren Aldarea

Oinordetzan jasotako leku sakratua, tokiko aurreko biztanleak ziren Familia Santuaren kongregazioko Alemaniako abadegaiengandik hain zuzen. Barnera biltzera eta deboziora gonbidatzen du.