DIMENTSIO EKONOMIKOA

Amalurra komunitatean, iraunkortasuna ekologia emozionalean oinarrituta egon da, eta, horren arabera, gizakia makrounibertso bateko mikrounibertsoa da (Lurra, gizarte- eta ingurumen-dimentsioa).

Iraunkortasun ekonomikoa hainbat baliotan oinarritu da, hala nola konfiantza, eskuzabaltasuna, erantzukizuna eta guztien ona, bai komunitatearekiko, bai bisitatu gaituzten pertsonekiko.

Ikuspegi ekonomikotik, Amalurrako kideek, kasurik gehienetan, beren ekonomia familiarra eta indibiduala izan dute, beren kontura edo besteren kontura, eta komunitatetik kanpo, ordaindutako lanbideetatik datorrena. Salbuespenak sukaldeko, harrerako, garbiketako eta mantentze-lanetarako kontratatutako pertsona batzuk izan dira. Noizean behin, eta batez ere hotel-konplexuaren okupazioko goi-denboraldian, udalerriko bertako langileak kontratatzeari ekin zitzaion.

Familia bakoitzak bere ekonomiatik ekarpen ekonomiko bat egin du, sozietate anonimoan parte hartzeko, sozietate hori baita erkidegoko lurren eta eraikinen jabea. Ondare-sozietatea jabetza partekatzen duten bazkide guztiek osatzen dute, eta partaidetza baliokidea dute. Funtzionatzeko modu hori kooperatibetan ohikoa da, Euskal Herriko enpresa-eremutik hartutako kontzeptua da, bere emaitza positiboak direla eta nazioartean aztertzen ari direna.

Gainera, Amalurrako kide guztiek lan boluntarioa (auzolana) egin dute komunitatean. Inbertsioak elkarrekin erabaki dira hitz-zirkuluetan, baldintza eta behar komunetan oinarrituta.

Bestalde, Amalurra gizarte-enpresa, landa-hotel eta aterpetxe bat, jatetxea, kafetegia, spa eta osasun-tratamenduak dituen ongizate-zentroa dituena, diru-iturri bat da, eta haren mozkinak honako hauetan inbertitu dira, besteak beste: lekua garatzen eta mantentzen, mantentze- eta administrazio-gastuetan, beste erakunde batzuekiko elkartasun-proiektuetan, gazteen hezkuntzan edo ingurumenaren iraunkortasun-ekimenetan. Diru-sarrerak ez dira inola ere bazkideen onerako izan, helburua beti izan baita kolektiboa eta komuna. Azkenik, kafetegiak topagune bat eskaintzen du, bertako produktuak eta artisautzakoak ezagutarazteko eta saltzeko.

Jardunbide egokiak

Ekonomia zirkularra eta gizarte-ekonomia

Amalurra Ekohotela & Erretiro Zentroak kudeaketa-modu berri bat ezarri du, ingurumenean nahiz gizartean eragin positiboa izan nahian.

Tokiko esparruari laguntzeko, udalerritik bertatik datozen zero kilometroko produktuaren eta baratze ekologikoen kontsumoa bultzatu da. Bestalde, gizarte-enpresak eskualdean bizi diren pertsonak kontratatu ditu.

Ingurumenari dagokionez, etengabeko arreta jarri da ingurunearen kontserbazioan. Ildo horretan, pellet-galdaren sistema, geobiologia, eguzki-plakak eta sistema fotovoltaikoak ezarri dira berokuntzako eta ur beroko teknika gisa, bai eta LED bonbillen erabilera ere, energia berriztagarriei eta jasangarritasunari lehentasuna emanez.

Enpresa soziala , Amalurra Ekohotela eta Erretiro Zentroa, baliabideen aprobetxamendua eta materialen eta hondakinen optimizazioa lehenesten dituen eredu gisa sortu da. Halaber, ekitatea, elkartasuna edo gizarte-ingurunearekiko konpromisoa bezalako balioek bideratzen dute.

Espazioak

Ekohotela eta Jatetxea

Amalurra Ekohotela eta Jatetxea inguruko arlo ekonomiko eta sozialaren zati bati eutsi dion gizarte-enpresa da.

Baratze ekologikoak

Sintesi kimikorik erabili gabe eta nekazaritza ekologikoaren printzipioak errespetatuz elikadura-produktuak landatzeko guneak dira. Horrez gain, konpostajea egin da hondakin organikoak ongarri kimikorik gabeko ongarri natural bihurtzeko.